We are Sketch

Ongi etorri saltokiaren kontzeptu berri batera, Europako hainbat hiritan lanean eskuratu dugun eskarmentuaren eta ezagutzaren emaitzara.

Kaixo! Miriam, Raquel, Mayi eta María gara: familiatzat sentitzen dugun taldea. Tira, egia esanda, gauza batek laguntzen digu horretan: izan, familia gara.

Nor da nor?

Miriam

Miriam Lecuona Arbelaitz

“Asko baloratzen ditugu geure sustraiak”

Enpresa Zientzietan lizentziaduna naiz eta Barne-diseinuko Masterra egin dut Londresen. Hainbat urte eman ditut Genevan.
Nire armairuan ezinbestekoa: alkandora zuria
Hiririk gogokoena: Paris

Raquel

Raquel Lecuona Arbelaitz

“Sketch-en markak nahastea da funtsezkoa”

Filologia Ingelesean lizentzia eskuratu ondoren, familiaren negozioan hasi nintzen eta bertan, gurasoengandik eta izebarengandik ikasi dut dena.
Nire janzkera: informala. Gertaera berezi baterako: dotorea.
Nire jantzirik maiteena: larruzko galtzak.

Mayi

Mayi Lecuona Arbelaitz

“Adin guztietako emakumeak janztea gustatzen zaigu”

Suitzan lau urtez ostalaritzako kudeaketa ikasi ondoren, Bartzelonan, Parisen eta Londresen aritu naiz lanean. Bidaietan, hemengoa baloratzen ikasi dut.
Hiririk gogokoena: Londres.
Kolorea: urdin iluna

María

María Aperribay Arbelaitz

“Izugarri gustatzen zaigu elkarrekin lan egitea”

Iruñean Enpresa Zientziak ikasi ondoren, Modako Masterra egin nuen Londresen. Lyonen eta Marseillan ere bizi izan naiz.
Nire armairuan ezinbestekoa: alkandora zuria
Nire jantzirik maiteena: kimonoa

Donostiatik abiatuta baina munduari begira, gorabidean datozen markak aukeratzen ditugu Parisen, Kopenhagen, Milanen, Londresen... Oso kontuan hartzen dugu kalitateak prezio eskuragarria izatea.

Ikusten duzuen bezala, abizena ez ezik, modaren munduarekiko pasioa ere partekatzen dugu. Zatoz Sketch-era eta atsegin handiz partekatuko dugu zurekin ere.

We are Sketch
We are Sketch
We are Sketch
We are Sketch